jueves, 20 de enero de 2011

MEDIKUNTZA KLASIKOA

Historian aurrera egingo dugu eta, horrela, medikuntza klasikora helduko gara. Guk ezagutzen dugun medikuntza mundu klasikoan agertzen da. Horregatik, prozesu moduan oso garrantzitsua da eta mediku moduan ere hemen sortzen gara.

Medikuntza klasikoan Medikuntza Grekoa eta Heleniarra bereizten ditugu. Hasi aurretik, gogorapen historikoa egingo dugu, honek oinarria emango baitigu garai hartako medikuntzari buruzko puntu batzuk ulertzeko, pentsakeran emandako eboluzioa… ulertuz guztia lojikoagoa irudituko zaigulako. 

Mediterraneoa alde guztietatik lurrez ingurutatuko itsasoa da eta horren inguruan garatzen da gure zibilizazioa. Mundu Heleniarra  K.A.  V-VI.mendean hasten da eta K.o. V.mendean bukatzen da. Beraz, mila urte pasatzen dira eta epe honetan da, hain zuzen ere, gure gaur eguneko kultura eta kultura medikoa garatzen direnean. Garai hartan, populazioak Mediterraneo inguruko lur guztietan zabalduta zeuden.

Bestalde, konkista eta inbasioak ere egon ziren. Arioak, adibidez, Errusiatik sartu ziren eta Balkanetara zuzendu ziren, balkanetatik Greziara helduz. Arkeoak eta dorioak ere egon ziren. Herri batera heltzean, herria konkistatu eta populazioa nahastu egiten zen. Horrela, botere batzuk lortzen ziren denpora jakin batean.

            Hurrengo inbasioak sortzean, islak konkistatzen dituzte, baita Sizilia ere. Gainera, Italiako hegoaldea ere inbaditu eta konkistatzen dute (hau La Magna Grecia izango da –errefuxiatuak-). Ondorioz, denek dute hizkuntza (grekoa), kultura eta ekonomia (mediterraneotik zabaltzen dira) bera. Leku askotan agertzen dira grekoen koloniak:.Mediterrano osoan zabaltzen dira arazo barik.

Antolaketa politiko berri horretan herri bakoitza independentea da: Atenas herri estatu bat da, Ronda beste bat…..Herri hauek ez dira antolatzen orain arte ikusi dugun moduan; demokrazian antolatzen dira (demos: herria, cracia: boterea, autoritatea, agintza).

            Hiri estatu horiek demokrazia moduan antolatzen dira: gizon libreak daude (esklabuak ere bazeuden), famili bakoitzak guztien artean erabakitako ordezkari bat du… Politikoki ere independenteak dira, baina momentu batzuetan greziar guztiak batu egiten dira eta ejertzitoa sortzen dute. Hori euren burua arriskuan ikusten dutenean gertatzen da, adibidez, pertsiarrak sartu zirenean (pertsiarren aurka irabazi egiten dute eta, ondorioz, ez dute Grezia konkistatzen, joan egiten dira).

            Balkanetan, Greziatik urrun, Mazedonia zegoen. Momentu horretan, Mazedonian erreinu bat dago eta hor oso pertsonaia inportantea jaiotzen da K.a. 365. urtean: Alejandro Magno. Oso politiko inportantea, militar inportantea eta kulturalki interesgarria izan zen. Txikitatik oso irakasle onak izan zituen: Aristoteles, besteak beste. Beraz, oso hezkuntza maila altua jaso zuen. 


 20 urterekin Mazedoniako erregea izan zen eta, gero, bere ejertzitoarekin, akordio batera heldu eta ia Grezia osoa konkistatu zuen, oso arin gainera. Horren jarraian, Anatoriako lurralde guztiak konkistatu zituen, baita Siria (gaur eguneko Israel eta Pakistan) ere. Gero, Egipto osoa konkistatu ostean, mundu osoa konkistatzeari buruzko zalantza bat eduki zuten eta, ondorioz, tenpluan kontsulta egin behar izan zuen zer egin jakiteko.

            Apaizek pertsonairik garrantzitsuena izango zela esan ziotenean, berotu egin zen eta  Alejandria hiria sortu zuen. Mesopotamia ere konkistatu zuten, Babiloniara helduz. Horrela jarraitu nahiean, pasatzen zen Ekialdeko lekuetan ere hiriak sortu zituen (berak zuzenean sortutako 100 hiri daude): Alejandria, Alejandrito… Babilonian sortu zuen Gortea, baina konformatu ez eta Pakistanera ere joan zen. Bere helburua India oso konkistatzea ere izan zen, baina bailara batean geratu zen. Ez dakigu zergatik, baina Babiloniara bueltatu zen bere ejertzitoarekin. Han hil egin zen urte bat pasatu eta gero, 33 urterekin (k.a. 323), hain zuzen ere.


                Alejandro Magnoren inperio hau inoizko inperiorik handiena izan zen. Hala ere, jausi egin zen: jeneralek banatu egin zuten eta bere obra politikoa galdu egin zen. Bere obra kulturala eta intelektuala, ordea, ez: Alejandro Magnok, bere konkisten bidez, munduaren ikuspegi desberdinetako kulturak lotu egin zituen (Egipto, Grezia).

            Kultura horiek Alejandroren garaitik aurrera jartzen dira kontaktuan: Ekialdearen eta Mendebaldearen  erdialdearen artean influentziak ematen dira.

            Mundu Grekoa Alejandroren garaiaren aurrekoari deritzo. Alejandrok influentzi asko ekarri zituen Ekialdetik eta, horrera, Mundu Heleniarra edo klasikoa agertzen da.

            Mundu heleniarrean, Greziako kultura herri guztietatik zabalduko da. Alejandria, Nilo ibaiaren deltan sortuko den herri grekoa, oso garrantzitsua izango da eta kultura grekoa bertan finkatuko da (Alexandriako liburutegia).

            Mediterraneoaren beste aldean, herri bat sortuko da latinen artean: Erroma. Erromatik italiar Penintsulako lurralde guztiak konkistatzen joango dira.

            Fenizioak grekoen konpetidoreak izan ziren eta zaletasun komertziala zeukaten. Horrela, gerra tunikoak hasi ziren Erroma eta Cartagoren artean. Erromak irabazi zuen eta Afrikako iparraldea, Galia, Hispania, Germania eta Britainia konkistatu zituzten. Gero erromatarrak Ekialdeko konkistak egiten hasten dira: Greziatik hasi eta Egiptorekin, Pakistanekin…. jarraitu.

            Nahiz eta kultura grekoak indarrean jarraitu, erromatarrek oso antolaketa militar edo gerarkiko maila ona zuten. Erromatarrak Mesopotamiara arte heldu ziren, Inperio Erromatarra sortu zelarik.


Mundu heleniarra eta latindarra bateratu egiten dira eta, horrela, gure mundu klasikoa sortuko da. Mundu klasikoa Mare Nostrum (“gure itsasoa”) inguruan sortuko da, hots, Mediterranoaren inguruan (erromatarraek horrela izendatzen zuten, baina gerora izena aldatu zitzaion)

            IV. mendean, I. enperadore kristianoa, Constantino, konturatu egiten da horren handia den inperio bat gestionatzea ez dela bat ere erreza. Ondorioz, hiri bat sortzen du Europa eta Asiaren artean, hots: Constantinopolis.

            Denborarekin inperioa bi zatitan banatuko da:
  • Alde batetik Grezia, Egipto eta Ekialdekoak (kultura grekoak) geratuko dira.  Hiriburua Constantinopla izango da.
  • Bestetik Mendebaldea geratuko da, hiriburu bezala Erroma harturik. Bigarren zati horretan latina izango da hizkuntza bakarra.
             Erdiaroan eszenatoki berri hau ikusiko dugu. Bi hizkuntza egongo dira, bakoitza grafia desberdinarekin: hizkuntza eta alfabeto latina eta grekoa bereiziko dira. Hala ere, azkenean kultura bakarra sortzen da: hizkuntza zientifikoa grekoa izango da (medikuek mundu klasiko osoan grekoz hitz egingo dute) eta soziala latina (legeak, dibulgazio maila).

            Testu historikoetan Greziako kolonietan mirari intelektual bat sortu zela esaten da.  Exiliatuen artean, bai Grezian bai Magnan, arrazoia eta pentsamendua erabiltzen hasten diren pertsonak agertzen dira. Euren burua Filos sofos bezala adierazten dute: “los amantes de la sabiduría”, alegia. Natura beste modu batera interpretatzen hasten dira. “Gu Cosmos-an bizi gara (ikusi egiten dugu). Cosmos hori ez da sortzen jainko batetik, ez baita genesi bat (ez dago hura sortzeko sortzaile bat, ezta pertsonak sortzeko ere).  Cosmos-a errealitate aldaezin bat da, eta hura interpretatzeko logika baino ez dugu behar (ez dugu behar jainkorik ez bestalakorik)”.  Horrela, mundu erlijiosotik banatzen dute eta, arrazoiaren aldarrikapen horrekin, mundu intelectual horretan zientziak sortzen dira: matematika….

            Interpretazio berri hau K. a. V-VI. mendean sortzen da, gizarte demokratiko eta kultu batean. Gaixotasunen interpretazioa ere arrazionala izaten hasten da eta, arrazoia aplikatuz, JAKINTZA MEDIKUA sortuko da, guk gaur ezagutzen dugun moduan. Tratamenduak ere arrazoiaren bidez aplikatuko dira….

            Kontestu horretan ere, pertsonaia berri bat agertzen da: MEDIKUA, osagailea (Iatros, grekoz adieratzita). Horiek ez dira izango ez apaizak ez aztiak, ez dira joango tenpluetara…..Figura sozial berri bat izango da. Kontestu kultural eta sozial baten sortzen da JAKINTZA MEDIKUA, beraz.

            MEDIKUNTZA ZIENTIFIKOA Grezian sortzen da IV-V-VI mendeetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario