viernes, 28 de enero de 2011

HERRITAR MEDIKUNTZA

Gaur arratsaldean aurkitu dudan kuranderoei buruzko bideo bat jarriko dizuet. Bideo labur honetan, kurandero biren kasuak agertzen dira: batetik, Andresena, gorputzeko energia orekatzen omen duena eta horrela bizkarreko eta tripako minak sendatu izan dituena, baita tumoreak ere; bestetik, Solitarena, sendabelarrak erabiliz ukenduak egiten dituena. Herritar Medikuntza oso garrantzitsua izan da medikuntzaren historian eta, horren barruan, kuranderoek aipamen berezia merezi dute.


jueves, 27 de enero de 2011

ISLAMEKO MEDIKUNTZA

          Aurrekoan esan nizuen bezala, Islameko medikuntzari buruz ere badaukagu zer ezagutu! Beraz, badakizue zeri buruz hitz egingo dizuedan gaurkoan. 3, 2, 1... hementxe doa!

            Arabian botere berri bat sortzen da: ISLAM-a. Horretan, herri eta etnia guztiak batzen dira: basamortuan hainbat herri zeuden eta, kontzeptu erlijioso horren menpean, elkartu egin ziren.Mundu helenistikoa hartu zuten eta, Erromako inperioaren suntsipenaz baliatuz, inperio handia sortu zuten. Inperio horrek bi hiriburu izango zituen: Cordoba eta Bagdad. 

            Bitxikeri bezala, Fatimaren eskuari buruz hitz egingo dizuet.  Fatimaren eskua mundu musulmanean asko erabiltzen da eta kultura honen erakusgarrietako bat da.  Oso sinbolikoa da mundu osoan zehar ere:  zortea ekartzeko, begizkorik ez izateko… Islamaren 5 oinarrien sinboloa ere bada: musulman ona naiz eta Mahomaren 5 aginduak betetzen ditut. 

    
       Teologiaren aldetik, kristautasuna eta teologismoa oso konplexuak dira. Mahomak, 570.urtean jaio, eta 632.ean hildakoak, erlijio berri bat sortu zuen, oso elementala zen erlijioa, alegia.: konplikazio teologiak alde batera utzi zituen.

       Musulmana izateko 5 printzipio egongo dira eta, horiek betez gero, hor integratzea lortzen da. Gaur egun garrantzia handia hartuz doa eta, ziurrenik, laster musulmanak lehen erlijioa izango dira.: oso ideología extremista eta erradíkala  bada ere, gorantza doa.

       Islamak, erlijioa den aldetik, 5 oinarri ditu. Honako hauek dira: 
1.- Shahaka. Jainko bat bakarrik dagoela sinesten dute. “Jainko bakarra dago eta Mahoma da bere profeta” esaldia otoitz guztietan errepikatzen da. Islamaren 1. oinarri hau printzipio nagusia izango da.
2.- Salat. Otoitza. Musulmanek egunero errezatu behar dute, 5 aldiz egunean.
3.- Zakat. Limosna emateko beharra, dirua daukatenek.
4.- Sawn. Baraua. Urtean hile bat dago, zeinetan egun osoan jan ezin duten eta eguzkia sartzean jaten duten El ramadán, alegia.
5.- Hajj. Euren bizitzan, baten gutxienez, Mekara joan behar dira: peregrinazio hori egin behar dute. 


           Oinarri hauek betez gero, musulmana zara eta mundu horretan integratzen zara.  Ziurrenik, horren sinplea izatea da lehen aipatu dugun inbasio horren rrazoia. Oso ideologia eta erlijio expansiboa da. 

            Oso aro goiztiar batetik hasi ziren musulmanak konkistatzen. VII. Mendean, Mahoma hil ostean, Egipto (Alejandría), Afrikako iparralde osoa (Marruekosera heldu ziren), Gibraltar pasatu eta Espainia konkistatu zuten, Indiara ere heldu ziren... Azkenik, Bizanzio konkistatu eta Vienara heldu ziren (Balkanak ere konkistatu zituzten).
           
            Medikuntzari dagokienez, arabiarrak (konkistatzen hasi ziren lehenak) oso inkultoak ziren, baina errespetatu egiten zituzten besteen kulturak: herri asko konkistatu zituzten, baina bertako hizkuntza, erlijio eta kulturak errespetatu zituzten. Horrela, VII-VIII-IX. Mendeetan, arabiarrak, euren hizkuntzarekin, kontaktuan jarri ziren mundu bizantinoarekin (mundu grekoa). Hori Islamaren lehen aroa izango da.   
 
            Bizanzio eta beste herri batzuk ezagutzean, beste herriek zuten kultura zientifikoaz ohartu ziren. Horrela, zentro kultural batzuetan gertatuko da da kultura arabiar eta grekoaren kontaktua: Edesa, Gandischapur…  Herri horietan, gune kulturalak sortu ziren eta mota guztietako hizkuntza, erlijio eta kulturako intelektualak egon ziren: mediku grekoak, juduak, pertziarrak… 

            Itzultzaile eskolak sortu ziren Bagdaden:, filosofia testuak eta grekoz idatzitako medikuntza testuak arrabiarrerra itzuli zirelarik. Gero, idatzi horiek leku askotatik zabaldu ziren euren arabiarren mundu horretan zehar: Indiara... heldu ziren.Horrela, arabiarrek kultura medikua zabaldu zuten Europan. 

            Garai honetan, bi mediku aipagarri ditugu: Mesué (Bagdad eskolako itzultzailea) eta Hunayn Ben Ishaq. Azken hau ez zen izan itzultzailea, baina bere obra propioa idazten duen lehenengo medikua izango da eta obra inportanteak izango ditu, besteak beste: Itsagoge. 

Islamaren 2. aroa izango den horretan, Cordoba eta Bagdad ditugu. Aro hau X-XI. mendean ematen da gutxi gora behera. Cordobak  1.000.000 biztanle zituen eta medikuntza eta zientzia guztiak asko garatzen dira garai honetan. Horrela, mediku inportanteak egongo dira, besteak beste, Rhazes eta Avicena. 

Erlijioz musulmana bazen ere, Rhazes (865-923) pertsiarra zen. Musikoa izan zen eta gaztetan kimikoa ere. Medkuntza ikasten hasi zen Bagdaden, hain zuzen ere, medikuntza grekoa eta Indiako medikuntza, oso konbinazio positiboa izan zena. Horrela, gai desberdinei buruzko 200 liburu idatzi zituen. Hona hemen horietako batzuk:
1) Kitab al-mansuri. Hau inportanteenetarikoa da, zeinetan anatomia, fisiologia,  patología eta toxikologia jorratzen dituen. Halaber, asistentzia psikologikoari garrantzia ematen dio.
2) Continens. Gaixotasun guztien deskripzioak egiten dira, patologia orokorren tratatua izango delarik. A capite ad calcem eran emango ditu azalpenak: sintoma guztiak goitik behera deskribatzen dira, de la cabeza a los pies, alegia.
3) Monografía asko daude, garrantzitsuena De valiolis et morbilis izanik (Sobre la viruela y el sarampión)

 
AVICENA Pertsian jaio zen 980. urtean eta 1037an hil zen.  Askok un niño prodigio bezala deskribatzen dute. Izan ere, txikitatik oso inteligentea izan zen (10 urterekin korana errezitatu zuen), oso ikasle ona izan zelarik. Era berean, pertsonaia polifazetikoa izan zen: astronomoa, filosofoa, teologoa, politikoa, eta medikua izan zen eta asko idatzi zuen gai horiei buruz (200 liburu inguru ditu, asko medikuntzari dedikatutakoak). 

  Avicenaren obra medikuen artean,  bat oso inportantea da: Kitab al-Quanun, arabiarrez idatzitakoa. Canon Medicinae ere, latinez idatzitakoa eta Toledon itzulitakoa, aipagarria da. Horietan,  argi eta garbi azaltzen dira medikuntzako konzeptu guztiak. Oso obra zabala da eta 5 zatitanbanatuta dago: 

·        Anatomia eta fisiologia.
·        Medikamentuen teoria.
·        Gaixotasunen deskribapena.
·        Sukarra.
·        Tratamenduak.

Testu honetan, deskribapenak burutik hanketara egiten dira eta Hipócrates eta Galenoren teoriak anartzen ditu. Farmakologian Dioscorides-i jarraitzen dio, baina aportazio berri asko agertzen dira.

XII eta XIII. mendeetan, Bagdadek garrantzia galtzean, Islamaren hiriburua Cordoba izango zen. Aro horri Al-Andalus deritzo eta garai hartako mediku garrantzitsuak 4 dira: Abulcaasis, Averroes, Maimonides eta Ibn-Al-Baitar. Horiei buruz ere, badaukagu zer kontatu! 

ABULCASIS Cordoban jaio zen (X.mendea). Entziklopedia mediku bat idatzi zuen, oso luzea eta inportantea: Al Tasrif. Honek 30 liburu dauzka eta garrantzitsuena azkena da, kirurgiari dedikatutakoa.
AVERROES Cordoban jaio zen. (XII. mendea) eta medikua eta filosofoa izan zen. Bere ideia Avicenoren antzeko beste Canon bat egitea izan zen: Colliget.
 
MAIMÓNIDES Cordobako intelektualen artean garrantzitsuena da. XII.mendean jaio zen, eta judutarra izan zen. Pertsonaia polifazetikoa dugu eta teologo muduan oso inportantea judaismoan. Obra filosofiko garrantzitsua dauka eta medikuntzari eta beste hainbet zientziei buruz ere idatzi zuen. Medikuntzan monografiak. Interesanteenak: Ditetika, Higienea eta Aforismos dira.

IBN-AL-BAITAR Malagan jaio zen (XIII) eta Dioscoridesen obra farmakologikoa gaurkotu zuen bere momentuan.

Gai honi bukaera emateko, Islamaren medikuntzaren aportazioei buruz hitz egingo dizuet.
-  Batetik, jakintza mediku grekoa errekuperatu eta transmititzen du arabiarrez idatzita.
- Aportazio berriak egiten ditu, batzuetan oso originalak. Anatomia eta fisiologian buruz aportazio gutxi egiten dira: grekoen testuak onartzen dira. Galenoren obrako errakuntzak errepikatu egiten dira , baita  mantendu ere,  ikerketarik ez dagoelako (ez dute disekziorik egiten, beraientzat gorputza sakratua da).
- Klinikoki aportazioak egiten dira: Viruela bezalako gaixotasunak, adibidez.
- Deskribapen berriak egiten dira askatasun osoz. 
- Kirurgian asko aurreratzen da: aportazio berriak eta inportanteak egiten dira.
- Terapeutikan Dioscondes-en tratamendua jarraitzen dute, baina tratamendu berriak ere onartzen dituzte: Indiako osabelarrak, ur termalak, sangria egin, kauterizazioa erabili…

Azken finean, medikuntza eta Kirurgia asko aurreratzen dira. Mundu musulmanean, medikuntza madrasetan ikasten zen, eskola espezializatuetan, alegia. Lehenengo medikuak kanpokoak izan ziren: pertsiarrak, grekoak… Azkenean, ordea, mediku musulmanak ere agertu ziren. Mundu musulmanean ere ospitalak agertzen dira: Damasko, Bagdad eta Cairon sortezn dira lehenengoak (XIII-IX).

Mundu musulmanean herritar medikuntza oso aberatsa eta inportantea izan zen eta mantendu egin zen.  

lunes, 24 de enero de 2011

BIZANZIOKO MEDIKUNTZA

           Hegazkina hartu eta munduko punta batetik bestera joateko ordu gutxi batzuk behar diren bezala, guk minutu gutxi batzuk baino ez ditugu behar izango mundu klasikotik Erdi Arora salto egiteko, gaurkoan Erdi Aroko medikuntzari buruz hitz egingo dizuet eta. Erdi Aroko Medikuntzari dagokionez, Bizantzioko Medikuntza eta Islamaren Medikuntzari buruz arituko naiz, baina gaurko sarrera hau Bizanziori buruz hitz egiteko baino ez dut erabiliko. Baina lasai, hurrengoan kontatuko dizkizuet eskura ditudan Islamari buruzko bitxikeri guztiak eta! ;)

            Has gaitezen!

            Erromako inperioak bi administrazio gune izan zituen: bata Erroman eta bestea Bizanzion (gaur egungo Turkian). Inperioa suntsitzean, Erroma suntsitu egin zen, baina Bizanzio XVI. mendera arte mantendu zen.


Bizanzion grekoa bizirik mantenduko zen. Testu klasiko guztiak irakurtzeko eta ulertzeko moduan egon ziren eta pertsona kultoek testu klasikoak ezagutu eta ulertzen zituzten. eraz, kultura grekoa mantendu egin zen.

Paganismoa desagertu egiten da eta kristautasuna filosofia berri batekin sartuko da.  Horrela, ordura arte egon ez ziren kontzeptu eta printzipio kristauak aplikatzen hasi ziren, karitatea, adibidez. Jesusen liburuan mentalitate teurgikoa aurreratzen duten planteamenduak agertzen dira.

Momentu honetan, filosofia berri bat agertzen da eta, horrekin batera, aportazio berri batzuk:
·        Gaixoak euren etxeetan zaintzea. Emakume batzuk dedikatuko dira horretara.
·        Hiri hospitalario bat. Gaixoak, pobreak edo behar dutenak horra joango dira laguntza bila.Lehenengo hospitalak hor sortzen dira.
·        Tratamendua berdina izango da oraindik aurrera: denak tratatu behar dira berdin., aberatsen eta txiroen artean bereizketarik egin gabe.
·        Kontsolamendua aplikatzen da lehenengo aldiz. Etikoki ez zen onartzen mediku batezk hil zorian zegoen pertsona bati tratamendua ematen jarraitzea.  Baina kristautasuna sortzean, medikuaren lana luzatu egiten da heriotza heldu arte ( "la virtud cristiana es el consuelo").
·        Pertsona batek dirurik ez badauka ere, medikuak atenditu egin behar du eta ez dio kobratu behar, simplemente por caridad.
·        Errukiaren balorazio positiboa egiten da. Sufrir con el enfermo y estar junto a él. 

Aportazio hauek onartu egiten dira Bizantzioko medikuen artean. 

Lehenengo mediku garrantzitsuenak Alejandrían agertzen dira, baina inperioaren inperioaren ahultzearekin, Constantinoplara joan ziren. Mediku garrantzitsu horietako batzuk Oribasio, Aecio, Alejandro de Tralles eta Pablo de Equina dira. Jarraian, horiei buruzko datu gutxi batzuk emango dizkizuet. 

            Oribasio Pergamon jaio zen, IV.mendean eta, askoren ustez, La reencarnación del Galeno izan zen. Gortean lan egin zuen eta, Juliano El Aposta exiliora joan zenean ,berarekin joan zen. Bere obra nagusia: Colecciones médicas delakoa da. Bere semeak ere medikuntza ikasi zuen ta, hari lana errezteko, sinopsisa idatzi zuen: bere obra nagusiaren laburpena egin zuen bere semeari laguntzeko eta grekoz idatzita dago. Farmakologiari buruzko obra bat ere badauka.

            Aecio VI.mendeko medikua da eta Alejandrían egin zituen ikasketak (musulmanak etorri baino lehen) eta Constantinoplan bukatu zuen. Bere obra Tetrabiblos da, hots, 4 liburu obra baten sartunda, dietetika eta bestelakoei buruzkoak. 

            Alejandro de Tralles VII.mendekoa da. Bizanzioko herri desberdinetan ikasi zuen medikuntza eta , kontratu bati esker, Erromara joan zen lan egitera. Erroman bertan hil zen., baina hori baino lehen  obra zabala idatzi zuen, orain arte kontserbatu egin dena.


            Azkenik, Pablo de Equina dugu. Honek bere jakintza guztiak Memorando delakoan laburtzen ditu, gehienbat ostetra eta kirurgiko moduan.

            Bizanzioko kultura oso zurruna izango da: mila urtetan ez da aportazio berririk egingo. Hau da,  medikuntzak ez du aurrera egiten.Kultura ere estatikoa da, baina jakintzak batu egiten dira eta hori oso garrantzitsua izango da, izan ere, Bizanzion liburu guztiak gorde ziren.

sábado, 22 de enero de 2011

MEDIKUNTZA GREKOA

Aurrekoan medikuntza klasikoa denboran kronologikoki kokatu ostean, gaur medikuntza grekoari buruz arituko naiz. Medikuntza grekoaren barruan, medikuntza presokratikoak aztertuko ditugu eta, ondoren, medikuntzarako oso garrantzitsua izan den mediku bati buruz hitz egingo dugu: Hipocrates, medikuntza zientifikoaren fundatzailea. Ea gustatzen zaizuen! 

            Sokrates  K.a. 470. urtean jaio eta K.a. 399. urtean hil zen. Sokrates baino arinago egon ziren mediku eta filosofoak medikuntza presokratikokoak dira.  Honekin batera, Alcmeon de Trotona ere aipatu behar dugu, K.a. VI.mendekoa dena. Ez dugu ezagutzen haren obra idatzi osoa, zatika baitago, baina hor azaltzen den planteamendua geroko medikuek ere egingo dute. Natura hor dago (Phycis izena ematen dio) eta orekatuta dagoenean, Armonia egoera sortzen da. Gaur eguneko hitzetan, armonia edo oreka hori osasuna litzateke.     Osasuna zer den azaltzea gatza da. Batzuetan arrazoiarekin egiten da eta hortik  Disarmonia lortzen dugu, gaur egungo hitzetan gaixotasuna dena. Naturan (physis), beraz, armonia (armonia=osasuna=eukrasia) eta disarmonia (disarmonia=gaixotasuna=diskrasia) ditugu.

            Alcmeonek planteatutako hau lehenengo plateamendu zentifiko bezala konsideratzen da, mundu intelektualean ematen den lehen pausua, alegia. Hortik aurrera, disarmoniaren arrazoiak ikertzen hasten dira.

            Horrela, Hipocratesera heltzen gara. Hipocrates medikua izan zen, bere familia osoa bezala (aita medikua izan zen, aitona ere, semeak ere…). K.a. 460. urtean jaio zen Cos izeneko hirian (Turkiaren aurrean) eta K.a. 377.urtean hil zen, herri txiki batean.


            Cos-en eskola mediku oso garrantzitsua egon zen. Hipocrates medikuntza zientifikoaren fundatzailea izan zen: honekin sortzen da medikuntza.

            Gaixotasun eta osasunaren interpretaziotik jarraitzen du eta HUMOREEN teoria planteatzen du: Oinarrizko 4 humore daude gure gorputzean:
§         Odola
§         Pituita (gorputzetik sortzen diren likidoak: mukia, listua,..)
§         Bilis horia edo kolera
§         Bilis beltza edo melankolia.

            Hipokratesek finkatzen duen kontzeptua honako hau da: 4 humoreek pertsona eratzen dute eta, horiek orekatuta daudenean, EUKRASIA egoeran gaude. Humore horien artean galderak, arazoak eta bestelakoak sortuz gero, DISKRAZIA sortzen da.

            Medikuntza Grekoaren eta Heleniarren artean pausu handi bat dago, hain zuzen ere: Alejandro Magnoren garaia. Hartu-eman oso garrantzitsu bat egon zen eta sintesi hori K.a. III. mendean eman zen Alejandrian.

            Alejandria Egipton sortu zen, baina Grekoen eskuetatik. Hara Greziako fiosofo, astronomo eta matematikari asko joan ziren, besteak beste. K.a. 300. urtean Alejandriako liburutegia sortu zen eta, barruan, museo bat (“la musa de la música…”).

            Greziako kultura guztia liburutegi horretan batu zen, baita ordura arteko idatzi mediku guztiak ere. Pergamino mediku guztiak fisikoki batu egin ziren eta horietako bakoitza kopiatu egiten zen.

            Fotokopia horiek CORPUS dira, hain zuzen ere, CORPUS HIPROCATICUS. Hori lehenengo entziklopedia izango da eta hainbat konzeptu desberdin agertuko dira (batzutan kontraesankor hutsak ere egongo dira). Corpus horrek 53 liburu ditu, gaiz gaiz antolatuta daudenak. Testu greko horiek erderaz itzulita daude.

Ø      Lehenengo kapituluak testu orokorrak dira: “Ziri hiprokatia” lehenengo liburua da, nahiz eta orri bat izan; “La ley” bigarrena, “Sobre la ciencia médica” hirugarrena….
Ø      Testu anatomo-fisiologikoei dagokienez, beste 8 liburu daude: “Sobre la anatomía”, “Sobre el alimento”…
Ø      Hirugarren zatian testu dietetikoak sartzen dira. Bi liburu baino ez daude “sobre la dieta sana”, “sobre la dieta”.
Ø      Laugarren zatian, gaixotasunei buruzko lau titulu daude. Garrantzitsuena “Sobre los aires, las aguas y los lugares” delakoa da.
Ø      Bosgarren zatian patologia orokorrari buruzko liburuak daude. Hemen garrantzitsuena “Epidemias” da, CORPUSeko libururik luzeena, alegia.
Ø      Seigarren zatian testu terapeutikoak daude. Bi liburu daude, baina ez dira garrantzitsuak.
Ø      Zazpigarren kapituluan testu kirurgikoak daude. 8 liburu dira: “sobre las articulaciones/fisuras….”
Ø      Zortzigarrenean idatzi oftalmoogiokak daude. Titulu bakarra dago: “Sobre la emisión”.
Ø      Azken zatia bederatzigarrena da. Idatzi ginekologikoak, obstetrikoak eta pediatrikoak dira. 7 liburu daude eta kuriosoak dira, baina ez garrantzitsuak.

Hau da Alejandrian batzen den jakintza medikoa, guri CORPUS HIPOCRATICUM bezala heldu zaiguna. 


jueves, 20 de enero de 2011

MEDIKUNTZA KLASIKOA

Historian aurrera egingo dugu eta, horrela, medikuntza klasikora helduko gara. Guk ezagutzen dugun medikuntza mundu klasikoan agertzen da. Horregatik, prozesu moduan oso garrantzitsua da eta mediku moduan ere hemen sortzen gara.

Medikuntza klasikoan Medikuntza Grekoa eta Heleniarra bereizten ditugu. Hasi aurretik, gogorapen historikoa egingo dugu, honek oinarria emango baitigu garai hartako medikuntzari buruzko puntu batzuk ulertzeko, pentsakeran emandako eboluzioa… ulertuz guztia lojikoagoa irudituko zaigulako. 

Mediterraneoa alde guztietatik lurrez ingurutatuko itsasoa da eta horren inguruan garatzen da gure zibilizazioa. Mundu Heleniarra  K.A.  V-VI.mendean hasten da eta K.o. V.mendean bukatzen da. Beraz, mila urte pasatzen dira eta epe honetan da, hain zuzen ere, gure gaur eguneko kultura eta kultura medikoa garatzen direnean. Garai hartan, populazioak Mediterraneo inguruko lur guztietan zabalduta zeuden.

Bestalde, konkista eta inbasioak ere egon ziren. Arioak, adibidez, Errusiatik sartu ziren eta Balkanetara zuzendu ziren, balkanetatik Greziara helduz. Arkeoak eta dorioak ere egon ziren. Herri batera heltzean, herria konkistatu eta populazioa nahastu egiten zen. Horrela, botere batzuk lortzen ziren denpora jakin batean.

            Hurrengo inbasioak sortzean, islak konkistatzen dituzte, baita Sizilia ere. Gainera, Italiako hegoaldea ere inbaditu eta konkistatzen dute (hau La Magna Grecia izango da –errefuxiatuak-). Ondorioz, denek dute hizkuntza (grekoa), kultura eta ekonomia (mediterraneotik zabaltzen dira) bera. Leku askotan agertzen dira grekoen koloniak:.Mediterrano osoan zabaltzen dira arazo barik.

Antolaketa politiko berri horretan herri bakoitza independentea da: Atenas herri estatu bat da, Ronda beste bat…..Herri hauek ez dira antolatzen orain arte ikusi dugun moduan; demokrazian antolatzen dira (demos: herria, cracia: boterea, autoritatea, agintza).

            Hiri estatu horiek demokrazia moduan antolatzen dira: gizon libreak daude (esklabuak ere bazeuden), famili bakoitzak guztien artean erabakitako ordezkari bat du… Politikoki ere independenteak dira, baina momentu batzuetan greziar guztiak batu egiten dira eta ejertzitoa sortzen dute. Hori euren burua arriskuan ikusten dutenean gertatzen da, adibidez, pertsiarrak sartu zirenean (pertsiarren aurka irabazi egiten dute eta, ondorioz, ez dute Grezia konkistatzen, joan egiten dira).

            Balkanetan, Greziatik urrun, Mazedonia zegoen. Momentu horretan, Mazedonian erreinu bat dago eta hor oso pertsonaia inportantea jaiotzen da K.a. 365. urtean: Alejandro Magno. Oso politiko inportantea, militar inportantea eta kulturalki interesgarria izan zen. Txikitatik oso irakasle onak izan zituen: Aristoteles, besteak beste. Beraz, oso hezkuntza maila altua jaso zuen. 


 20 urterekin Mazedoniako erregea izan zen eta, gero, bere ejertzitoarekin, akordio batera heldu eta ia Grezia osoa konkistatu zuen, oso arin gainera. Horren jarraian, Anatoriako lurralde guztiak konkistatu zituen, baita Siria (gaur eguneko Israel eta Pakistan) ere. Gero, Egipto osoa konkistatu ostean, mundu osoa konkistatzeari buruzko zalantza bat eduki zuten eta, ondorioz, tenpluan kontsulta egin behar izan zuen zer egin jakiteko.

            Apaizek pertsonairik garrantzitsuena izango zela esan ziotenean, berotu egin zen eta  Alejandria hiria sortu zuen. Mesopotamia ere konkistatu zuten, Babiloniara helduz. Horrela jarraitu nahiean, pasatzen zen Ekialdeko lekuetan ere hiriak sortu zituen (berak zuzenean sortutako 100 hiri daude): Alejandria, Alejandrito… Babilonian sortu zuen Gortea, baina konformatu ez eta Pakistanera ere joan zen. Bere helburua India oso konkistatzea ere izan zen, baina bailara batean geratu zen. Ez dakigu zergatik, baina Babiloniara bueltatu zen bere ejertzitoarekin. Han hil egin zen urte bat pasatu eta gero, 33 urterekin (k.a. 323), hain zuzen ere.


                Alejandro Magnoren inperio hau inoizko inperiorik handiena izan zen. Hala ere, jausi egin zen: jeneralek banatu egin zuten eta bere obra politikoa galdu egin zen. Bere obra kulturala eta intelektuala, ordea, ez: Alejandro Magnok, bere konkisten bidez, munduaren ikuspegi desberdinetako kulturak lotu egin zituen (Egipto, Grezia).

            Kultura horiek Alejandroren garaitik aurrera jartzen dira kontaktuan: Ekialdearen eta Mendebaldearen  erdialdearen artean influentziak ematen dira.

            Mundu Grekoa Alejandroren garaiaren aurrekoari deritzo. Alejandrok influentzi asko ekarri zituen Ekialdetik eta, horrera, Mundu Heleniarra edo klasikoa agertzen da.

            Mundu heleniarrean, Greziako kultura herri guztietatik zabalduko da. Alejandria, Nilo ibaiaren deltan sortuko den herri grekoa, oso garrantzitsua izango da eta kultura grekoa bertan finkatuko da (Alexandriako liburutegia).

            Mediterraneoaren beste aldean, herri bat sortuko da latinen artean: Erroma. Erromatik italiar Penintsulako lurralde guztiak konkistatzen joango dira.

            Fenizioak grekoen konpetidoreak izan ziren eta zaletasun komertziala zeukaten. Horrela, gerra tunikoak hasi ziren Erroma eta Cartagoren artean. Erromak irabazi zuen eta Afrikako iparraldea, Galia, Hispania, Germania eta Britainia konkistatu zituzten. Gero erromatarrak Ekialdeko konkistak egiten hasten dira: Greziatik hasi eta Egiptorekin, Pakistanekin…. jarraitu.

            Nahiz eta kultura grekoak indarrean jarraitu, erromatarrek oso antolaketa militar edo gerarkiko maila ona zuten. Erromatarrak Mesopotamiara arte heldu ziren, Inperio Erromatarra sortu zelarik.


Mundu heleniarra eta latindarra bateratu egiten dira eta, horrela, gure mundu klasikoa sortuko da. Mundu klasikoa Mare Nostrum (“gure itsasoa”) inguruan sortuko da, hots, Mediterranoaren inguruan (erromatarraek horrela izendatzen zuten, baina gerora izena aldatu zitzaion)

            IV. mendean, I. enperadore kristianoa, Constantino, konturatu egiten da horren handia den inperio bat gestionatzea ez dela bat ere erreza. Ondorioz, hiri bat sortzen du Europa eta Asiaren artean, hots: Constantinopolis.

            Denborarekin inperioa bi zatitan banatuko da:
  • Alde batetik Grezia, Egipto eta Ekialdekoak (kultura grekoak) geratuko dira.  Hiriburua Constantinopla izango da.
  • Bestetik Mendebaldea geratuko da, hiriburu bezala Erroma harturik. Bigarren zati horretan latina izango da hizkuntza bakarra.
             Erdiaroan eszenatoki berri hau ikusiko dugu. Bi hizkuntza egongo dira, bakoitza grafia desberdinarekin: hizkuntza eta alfabeto latina eta grekoa bereiziko dira. Hala ere, azkenean kultura bakarra sortzen da: hizkuntza zientifikoa grekoa izango da (medikuek mundu klasiko osoan grekoz hitz egingo dute) eta soziala latina (legeak, dibulgazio maila).

            Testu historikoetan Greziako kolonietan mirari intelektual bat sortu zela esaten da.  Exiliatuen artean, bai Grezian bai Magnan, arrazoia eta pentsamendua erabiltzen hasten diren pertsonak agertzen dira. Euren burua Filos sofos bezala adierazten dute: “los amantes de la sabiduría”, alegia. Natura beste modu batera interpretatzen hasten dira. “Gu Cosmos-an bizi gara (ikusi egiten dugu). Cosmos hori ez da sortzen jainko batetik, ez baita genesi bat (ez dago hura sortzeko sortzaile bat, ezta pertsonak sortzeko ere).  Cosmos-a errealitate aldaezin bat da, eta hura interpretatzeko logika baino ez dugu behar (ez dugu behar jainkorik ez bestalakorik)”.  Horrela, mundu erlijiosotik banatzen dute eta, arrazoiaren aldarrikapen horrekin, mundu intelectual horretan zientziak sortzen dira: matematika….

            Interpretazio berri hau K. a. V-VI. mendean sortzen da, gizarte demokratiko eta kultu batean. Gaixotasunen interpretazioa ere arrazionala izaten hasten da eta, arrazoia aplikatuz, JAKINTZA MEDIKUA sortuko da, guk gaur ezagutzen dugun moduan. Tratamenduak ere arrazoiaren bidez aplikatuko dira….

            Kontestu horretan ere, pertsonaia berri bat agertzen da: MEDIKUA, osagailea (Iatros, grekoz adieratzita). Horiek ez dira izango ez apaizak ez aztiak, ez dira joango tenpluetara…..Figura sozial berri bat izango da. Kontestu kultural eta sozial baten sortzen da JAKINTZA MEDIKUA, beraz.

            MEDIKUNTZA ZIENTIFIKOA Grezian sortzen da IV-V-VI mendeetan.

miércoles, 19 de enero de 2011

Akupuntura: oinarrizko teknikak

TXINAKO MEDIKUNTZA


Oraindirik bizirik dirauten medikuntza arkaikoei dagokienez, azkena falta zaigu, hain zuzen ere: Medikuntza txinatarra. Gaurko sarreran gai hori izango da landuko dudana.  Amaieran, akunpunturari buruzko bideo pare bat utzi dizkizuet. Ondo segi!

Kultura txinorik zaharrena K. a. 3000. urtean sortu zen. Garai batean testu medikuak batzen hasi ziren eta testu mediku inportante bat sortu zen: Nei Ching izeneko liburu mediku txino oso inportantea. K.a. III. Mendean idatzitakoak dira guk ezagutzen ditugun liburu fisikorik zaharrenak.

Txinako kultura medikuaren oinarria doktrina kosmologikoa da, hots, TAO. Horren arabera, betiereko errealitate aldaezin bat dago, figura geometrikorik perfektuenaren bidez adierazita: zirkulua, alegia. TAOk bi oinarri edo printzipio nagusi ditu: Ying eta Yang. Euren filosofian, bi hauek “Los contrapuestos” dira, hau da, aurkajarriak: argia eta iluna, emakumea eta gizona, hotza eta beroa… Hauek nahastu egiten dira oreka lortzeko. Orekarekin osasuna lortzen da, baina desorekarekin gaixotasunak. Oso ikuspegi konplexua dugu hau.


Txinako medikuntzaren kasuan ere, oinarrizko elementuak daude: sua, ura, lurra, egurra eta metala. Haien filosofiaren arabera, elementu horietatik sortzen gara gu eta guztia.

Bestalde, gure gorpua jerarkizatu egiten dute eta 5 organo nagusi daudela kontsideratzen dute, alegia: bihotza, birikak, giltzurrunak, gibela eta barea. Horiek gure azaletik pasatzen diren lerro batzuen bidez daude komunikatuta. Eta horrela sortzen da, hain zuzen ere, oinarrizko tratamendu txinoa, hots: Akupuntura.




AKUPUNTURA XIX.mendearen amaieratik hona Europara heldu da eta, gaur egun, modan jarri da. Zientifikoki ezin da frogatu linea horiek benetan existitzen direnik. Baina egia da, min kronikoak daudenean (neuralgia fazialak…) eta medikuek irtenbiderik topatu ezin dutenean, akupunturaz mina kendu daitekeela. Hori dela eta, jende asko akunputura egitera joaten da. Hori dela eta, mintz kronikoen kasuan adibidez, enpirikoki eragingarri suerta daiteke.


Beraz, argi dago Txinan tratamendu bereziak egiten direla. Farmakologia txinoa ere oso garrantzitsua da, elementu naturalak erabiltzen baitira, besteak beste. Hala ere, kasu batzuetan hondamendi hutsa izaten da, desagertzen ari diren animaliak erabiltzen baitira, besteak beste. 2000 farmako desberdin erabiltzen direla kalkulazen da eta mineralekin, osabelarrekin eta animali zatiekin eginda daude.

Txinako hospitaleetan farmakologia tradizionala edo laborategietan ekoiztutakoa hartzeko aukera dago. Hau da, mendebaldeko medikuntza edo medikuntza txinoa aukera dezakete.

Medikuntza txino klasikoan, hauek bereizten dira profesionalen artean: medikuak, akupunteroak (akupuntura espezializazioa kontsideratzen da), masajista traumatologoak eta “maestros en encantamintos” deritzenak.