sábado, 8 de enero de 2011

ISRAELEKO MEDIKUNTZA


Gaurkoan, Israeleko medikuntzaren txanda da. Ez dago askorik honi buruz kontatzekorik, baina beno, ea zer deritzozuen!

Egipto eta Mesopotamia artean Siria (gaur eguneko Libano) eta Israel daude. Biblia oso testu zaharra eta inportantea da eta Israleko medikuntza ezagutzeko oso erabilgarria da.

 

 Testu gehienak orain dela 2700 urte inguruan kokatzen dira (K.A. 600. urtean, gutxi gora behera). Batzuk zaharragoak dira, orain dela 3.000 urte baino gehiagokoak. Horietako batzuk zuzenean datoz Mesopotamiako kulturatik. Adibidez, Biblian,  Abraham Mesopotamian jaio eta Israelera joan zela esaten da. Bizi tarte horreako kontakizun asko daude: uholde nagusia…

Levitico liburua Bibliaren 3. liburua da (Éxodos eta Números liburuen artekoa). Levitas delakoentzat eskuliburu erlijiosoa da, guztiz judutarra. Izatez, Levitico liburua Jainko israeldarrari egindako deskribapena da. Bere kokapen estrategikoagatik eta aldaketa historikoengatik (gerrak, inbasioak, migrazioak), Israelek kanpoko influentzi handia izan zuen eta beste herri batzuetako (Babilonia, Egipto…) erritual erlijiosoak jaso zituen. Halaber, erlijio eta kulturari dagokionez, oso herri itxia da. Abraham eta Moises bi gizon oso garrantzitsuak dira Israeleko historian. Liburuan hiru parte bereizten dira:
·        Sakrifizioei dagozkien legeak
·        Apaizen bedeinkapena
·        Purutasunari eta santutasunari dagozkien legeak

Biblian ere, gaixotasuna zigor bezala interpretatzen da. Pekatuak ezpurutasuna dagoela adierazten du eta horren ostean dator gaixotasuna. Apaizarengana joan behar zen eta lan horretara bakarrik dedikatzen zen kasta zegoen. Lehengo diagnostikoa egiten zen eta gero tratamendua. Hots:

  Diagnostikoa --> behaketa (behar izanez gero) --> tratamendua

Higieneari buruzko normak. Horien artean, Lepra gaixotasuna aipatzen da.

Mesopotamian El Justo de Oriente poeman kontatukoarekin erlazionatuta, esan beharra dago Biblian erantzuna ematen dela, hain zuzen ere, Hoberen liburuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario