miércoles, 5 de enero de 2011

MEDIKUNTZA ARKAIKOAK eta MESOPOTAMIAKO MEDIKUNTZA

       Gaurko sarrera honekin, medikuntza arkaikoen mundua aurkezteko helburua daukat. Ikuspegi orokorra eman ostean, Mesopotamiako medikuntzari buruzko gauzatxo batzuk kontatuko dizkizuet. Izan ere, medikuntza arkaikoen artean, desagertutakoak eta gaur egun oraindirik bizirik dirautenak bereiz ditzakegu. Mesopotamia desagertutako medikuntza arkaiko horietako bat da, Egipto eta Israelekin batera. 

        Kontzeptu animistak milaka urte iraun zituen. K.a. 4000. urtean, munduan lau zibilizazio handi sortu ziren: Indostan, Antzinako Egipto, Asiria-Babilonia-Mesopotamia eta Txina. Zibilizazio hauek oso toki berezietan sortu ziren, Nilo bezalako ibaien inguruko toki zabaletan.

         Zibilizazio gehienak desagertu egin ziren: Egipto, Mesopotamia… Txina, India eta gizarte aurrekolonbinoek, ordeak, oraindik ere bizirik diraute. Gizarte horiek beste paradigma bat ekarri zuten: teologikoa edo erlijiosoa. Denak ziren politeistak, Israel izan ezik, monoteista baitzen (Yhave).

           Haien kontzeptua gizakia jainkoak egina zela zen. Horrela, kasta desberdineko gizarte sortu zen, non toki gorenetan jainkoaren antzekoak zeuden. Pertsonek gauza onak eta txarrak egiteko askatasuna izango zuten eta, horren ondorioz, gaixotasunak edukiko zituzten. Adibidez, Israeleko jainkoa bere herriarekin haserretu zenean, lepra, izurriteak eta halako zigorrak bidali zizkiela uste zuten israeldarrek.

         Gizarte horietan, mediku antzerakoa zegoen: apaiza. Gaixotasuna bekatuaren ondorio bazen, gaixoa apaizarengana joan eta honek galdeketa egiten zion.

        Gure buruak garai hortan kokatu ondoren, Mesopotamiaren kasua aztertuko dugu, desagertutako medikuntza arkaikoa, alegia.


 Orain dela 12.000 urte baino gehiago, elurrak eta izotzak eremu handi bat hartzen zuten. Europan Alpeetaraino iristen zen, Frantzia eta Erresuma Batua batuta zeuden… Hortik gora ez zen inor bizi, elurra baino ez baitzegoen. Baina klima aldatu egin zen.

Garai horretan, itsaso maila gaur egunekoa baino 120m beherago zegoen. Orduan, populazioaren desoreka eman zen. Lehenengo populazio eta herriak Mesopotamian agertu ziren eta, beraz, baita lehenengo hondamendiak ere. Hondamendi horiek biltzen dituzten zenbait kontakizun daude. Lehenengo herri horietako bat Babilonia izan zen. Momentu batean, Babiloniak 1.000.000 biztanle izan zituen. Herriak oso handiak ziren.

Gizarte egituratua eta konplexua zen. Lehenengo zibilizazioak sortu zirenez, arau eta lege batzuk ere agertu ziren. Hammurabiren Testua K.a. 1700. urtean idatzi zen (3700 urte ditu). Historian ezagutzen den lehen kodigo legala edo testu legegilea da. Mesopotamiako lege horietako bat zen, abidez,ebakuntza kirurgiko bat txarto irtenez gero, arduradunari eskua moztea.


Ordutik gaur egunera arte, normatiba asko sortu izan dira. Gaur egungo normatiba, lan egiterako orduan, oso gogorra izatera irits daiteke.

Jadanik, badakigu herri primitiboak magian oinarritzen zirela. Mesopotamiako kulturaren oinarria, ordea, zein da? Mesopotamiako kultura teurgiari asoziaturik doa (Theas-ek Jainkoa esan nahi du grekoz)

Mesopotamiako kulturan, beraz, gaixotasunen interpretazioa teurgiaren bidez egiten zen. Jainkoak daude eta horiek mundua sortu dute. Mundu horretan pertsonak daude eta lege batzuk dituzte. Lege horiek Jainkoak ematen ditu erregearen bidez, zeinek legeak idazten baitituen. Pertsonak libreak dira lege horiek betetzeko. Legeak betez gero, pertsonak Jainkoarekin doaz; legeak betetzen ez badira, zigorra jasotzen da, esaterako, gaixorik egotea.

El poema del Justo de Oriente oso berezia da. Ona zen pertsona baten egoera azaltzen du: pertsona hori gaixorik zegoen eta, beraz, kexatu egiten zen, bere jarrera egokia baitzen. Honi, ordea, ez zitzaion erantzunik eman.
  
Gaixotasuna, beraz, zigor moduan hartzen da mentalitate teurgikoan. Pertsona bat ezpurua bada, gaixotasuna horren seinale izango da. Kasu horretan, apaiz batengana joan behar da eta apaizak diagnostikoa egin behar du. Diagnostikorako 3 pausu ematen ziren:

1.      Kontzientzia azterketa. Kristianismoaren konfesioaren parekoa litzateke, hau ere hortik baitator: abadearengana joatea pekatuak barkatzeko. Apaizak galderak egiten ditu (limosna eman duzu? Pertsona ona izan zara?) eta, horrela, pertsonak legeak betetzen dituen ala ez daki.

2.      Hepatoskopia (Gibela ikustea). Animali bat hartu, tenplu batera eraman eta sakrifikatu egiten zen. Aztiak animalia irekitzen zuen aurretik, erraiak ikusi eta diagnostikoa egiteko. Gibela ateratzen zen, diagnostikorako beste irizpide bat izateko.

Babilonian 1.000.000 pertsona izatera iritsi zirenez, ezin ziren ibili behin eta berriro sakrifizioak egiten eta, beraz, ingurura joaten hasi ziren. Horrela, inguruetako tenpluetan gibel asko aurkitu izan dira.

3.      Amesetak. Beti kontsideratu izan da mundu honetatik beste mundurako lehioa direla. Amesetak beste munduaren zatiak ikusteko erabiltzen ziren, hau da, informazioa lortzeko.

Apaizak ametsa ziur edukitzeko (gauero egiten dugu amesetan, baina beti ez gara gogoratzen), erritual bat egiten zen: Elizara joaten zen, bertan lo egin eta hurrengo egunean gogoratu eta apaizari edo abadeari kontatzera joaten zen. Honi INCUBATIO deitzen zaio.

Diagnostikoa egin eta gero, apaizaren lana pertsona horrentzako tratamendua (otoitzak, erritual desberdinak –konjuroak…-) egitea zen.

            Mesopotamiako Jainko Mediku garrantzitsuena EA izan zen. Gehiago ere egon ziren. Era berean, deabruak ere bazeuden: Bajuzu, gaixotasun eta heriotzak sortzen zituena, esaterako.

            Apaizek, medikuaren lana egiteko, farmakoak eta tratamenduak egiteko (edabeak prestatu…), Indiatik eta leku askotatik ekarritako osabelarrak, mineralak, animalien zatiak (olioak, gibela)… erabiltzen zituzten. Mediku eta farmako inportante gehienak sekretuan gordeta daude. Osabelarren artean, mandragora aipa dezakegu, ia ia gaur egun arte erabilia izan dena. Opioa ere oso garrantzitsua izan zen.


              Beraz, tratamentu farmakologikoak eta medikuntza garatuta daudela ikusten da. Baina ez dago ia material kirurgikorik, oso gutxi aurkitu izan da.

            Gaur eguneko medikuen antzekoak zirenak A.ZUak ziren (“el que conoce el agua” esan nahi du). Haien lana, batez ere, azti lanak egitea zen: uraren mugimenduarekin diagnostikoak egitea…
           

2 comentarios: