martes, 30 de noviembre de 2010

MEDIKUNTZA PRETEKNIKOAK


Gaurkoan, medikuntza preteknikoei buruzko azalpen txiki bat egingo dizuet, berotzen joateko. Hementxe doakizue!

Medikuntza Preteknikoak gaixotasunen aurka egiteko magia eta kontzeptu magikoak erabiltzen dituztenak dira. 

            Historian, kontzeptu dualistak garatu izan dira kultura guztietan eta mundu osoan zehar. Ikuspegi dualista horretan, bi zati bereizten dira, pertsona eratzen dutenak: zati materiala (gorputza) eta zati espirituala (materiatik kanpo dagoena). Beraz, Corpus + arima = pertsona.

            Era berean, naturan ere beste interpretazio bat egiten da. Naturan haitzuloak, hodeiak, ibaiak… daude, baina horiekin batera zerbait gehiago dago. Hau oso antzinako sineskeria zaharra da. Pertsonaia mitologikoak erabiltzen ziren gertaera eta fenomenoak azaltzeko. Horrela, azalpen mitologikoak agertu ziren.

            Ezaguna da herri bateko istorioa, Chaman batena. Chamana zen gizon hori hil zenean, lurperatu egin zuten. Lurrean zuloa egin zuten, gorpua bertan sartu eta, bere gainera lurra bota baino lehen, lorak bota zituzten. Horrela gorde zuten, berarekin harremanetan egon ahal izateko. Izan ere, Chaman-ek mundu ez materialera bidaiatzen dute.

            Freud XX. Mendeko oso psikiatra inportantea da eta honen eskutik datorkigu Psikoanalisia (Psikoanalisia eta psikiatria ez dira gauza bera, psikiatria patologiak aztertzen dituen espezialitate medikoa baita). Berak esandakoaren arabera, Magia gizakiaren era patolologiko edo pertsonaren heldu gabeko modua da eta primitiboetan, haurretan eta neurotikoetan ikusten da. Azter ditzagun:

  • Primitiboak. Kultura gabeko herriak: Amazonasen… oraindik bizirik dago ikusten ez diren gauza ez-materialei inportantzia ematea.
  • Haurrak. Haur batek imajinazioarekin mundu magiko bat sor dezake, zeinetan istorioak inbentatzen dituen, besteak beste.
  • Neurotikoak. Neurosia Freudek asko ikertu zuen patologia izan zen. Pertsona batzuk maniatikoak dira eta, kasu horietan, ez da patologien ondorioa izaten.


 Bestalde, magia eta erlijioa ez dira gauza bera. Magia beste munduarekin harremanak edukitzeko behe mailako modua da, hau da, maila sinpleena, arruntena. Erlijioa beste munduarekin edo mundu transzendetearekin kontaktuan jartzeko goi mailako modua da. Medikuntza preteknikoen gakoa magia izango da. 

sábado, 27 de noviembre de 2010

Medikuntzaren historiari buruzko sarreratxoa

Lehenengoa izango den sarrera honetan, medikuntzaren historiari buruzko ikuspegi orokorra emango dizuet. Horrela, gure buruak ongi kokatuz, errazagoa izango zaigu blogean argitaratutako informazioa galdu gabe jarraitzea. Beno ba, has gaitezen!

Medikuntzaren historian Antzinako Medikuntza eta Medikuntza Modernoa bereizten dira.  

Antzinatik egon ziren gaixoak osatzeko medioak eta pertsonak. Eta horiek dira, hain zuzen ere, Antzinako Medikuntza osatzen dutenak, hots, Medikuntza Preteknikoak.  Medikuntza Preteknikoen barruan zenbait bereizten dira, besteak beste: medikuntza primitiboak, arkaikoak eta herritar medikuntza.

Antzinako medikuntzan, beste batzuk ere bereiz ditzakegu. Honako hauek dira:
·        Medikuntza Heleniarra. Grezian eta Grezia inguruan.
·        Medikuntza klasikoa.
·        Medikuntza Greko-latinoa.

Horren ostean Erdi Aroko Medikuntza etorko da eta, gero, Errenazimendua.

Medikuntza Modernoa Errenazimenduan hasten da, hain zuzen ere, 1492. urtean Colonek Amerika aurkitzean. Garai hartan mentalitatea aldatu egin zen, bai fisikoki bai ekonomikoki. Politikoki eta intelektualki ere aldaketak eman ziren.

            1453. urtean turkiarrak Konstantinoplara heldu ziren eta lurralde hura konkistatu zuten. Horren ostean, Europa konkistatzen hasi ziren: Grezia, Bulgaria, Rumania, Austria… Hori zela eta, beldurra sortu zen, kulturak… galdu egingo zirela pentsatzen zelako. Konkista, ordea, egonkortu egin zen.

            Mundu moderno horren hasieran inprentaren aurkikuntza oso gertakari garrantzitsua izan zen. Gutenberg-ek deskubritu zuen 1445ean. Ordura arte, liburuak idatzi idazten ziren, baina jakintzak zabaltzeko modu bakarra lehenik liburu horiek eskuz kopiatzea eta gero zabaltzea zen. Gutenbergek, hasieran, orri batzuen kopiak baino ez zituen egin; gerora, liburuak fotokopiatzen ere hasiko zen. 


            Lehenengo liburuak XV. mendearen amaieran agertu ziren. Garai hartan, hizkuntza zientifiko bakarra latina zen eta, beraz, liburu guztiak latinez zeuden.

            Guzti hau aztertuta, Medikuntzaren Mundu modernoa 1500. urtean hasten dela esaten da. Denbora izanez gero, medikuntza modernoari buruzko azalpena mendeka antolatuta egingo dut, hain zuzen ere: XVI. Mendea (Errenazimendua), XVII. Mendea (Barrokoa), XVIII. Mendea (Ilustrazioa), XIX. Mendea, XX. Mendea eta, azkenik, gurea, XXI.a, alegia.


jueves, 25 de noviembre de 2010

Kaixo guztioi!

Esan bezala, blog honetan landuko dudan gaia medikuntzaren historia izango da. 
Guztiok dakigunez, historiak iraganean pasatutakoa ikertu, ezagutu eta narratu egiten du, hau da, gizateriaren bizi osoa kontatzen du. Medikuntzaren historian, medikuen jakintza eta lanaz gain, gaixotasunen aurkako borrokak ere garrantzia handia du, borroka horietan parte hartu izan dutenak osagileak eta gizarte osoa izan baitira.
Nire helburua informazioa modu antolatu eta interesgarrian eskaintzea da, irakurleak mundu berezi honetan ezin gustorago murgil daitezen. 

Bestalde, medikuntzaren presentzia ere izan dezagun, hementxe oso baliagarria den web orrialde baten helbidea uzten dizuet, bertan medikuntzari buruz behar duzuen gehiena aurkituko baituzue. Oso interesgarriak diren milaka artikulu topa ditzakezue! Honako hau da:

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed 

Dena den, inoiz informazioa behar baduzue eta nora jo ez badakizue, helbide hau baliagarria suerta dakizueke, bertan dokumentazio mediku-zientifikoa, berriak, lanbide medikua eta beste hainbat arlotako web orrialdeak aurki ditzazkezue eta. Nik, adibidez, anatomiako irudiak dituen orrialde bat aurkitu dut web orrialde horren bitartez (jarraian atxikituko dizuet, adibide bezala). Espero dut lagungarria izatea!

http://www.buromedicos.com/

Aurkitutako anatomiari buruzko web-a: http://www.innerbody.com/htm/body.html 

Ea bihartik aurrera gauzatxoak kontatzen hasten naizen! Ongi segi!