sábado, 27 de noviembre de 2010

Medikuntzaren historiari buruzko sarreratxoa

Lehenengoa izango den sarrera honetan, medikuntzaren historiari buruzko ikuspegi orokorra emango dizuet. Horrela, gure buruak ongi kokatuz, errazagoa izango zaigu blogean argitaratutako informazioa galdu gabe jarraitzea. Beno ba, has gaitezen!

Medikuntzaren historian Antzinako Medikuntza eta Medikuntza Modernoa bereizten dira.  

Antzinatik egon ziren gaixoak osatzeko medioak eta pertsonak. Eta horiek dira, hain zuzen ere, Antzinako Medikuntza osatzen dutenak, hots, Medikuntza Preteknikoak.  Medikuntza Preteknikoen barruan zenbait bereizten dira, besteak beste: medikuntza primitiboak, arkaikoak eta herritar medikuntza.

Antzinako medikuntzan, beste batzuk ere bereiz ditzakegu. Honako hauek dira:
·        Medikuntza Heleniarra. Grezian eta Grezia inguruan.
·        Medikuntza klasikoa.
·        Medikuntza Greko-latinoa.

Horren ostean Erdi Aroko Medikuntza etorko da eta, gero, Errenazimendua.

Medikuntza Modernoa Errenazimenduan hasten da, hain zuzen ere, 1492. urtean Colonek Amerika aurkitzean. Garai hartan mentalitatea aldatu egin zen, bai fisikoki bai ekonomikoki. Politikoki eta intelektualki ere aldaketak eman ziren.

            1453. urtean turkiarrak Konstantinoplara heldu ziren eta lurralde hura konkistatu zuten. Horren ostean, Europa konkistatzen hasi ziren: Grezia, Bulgaria, Rumania, Austria… Hori zela eta, beldurra sortu zen, kulturak… galdu egingo zirela pentsatzen zelako. Konkista, ordea, egonkortu egin zen.

            Mundu moderno horren hasieran inprentaren aurkikuntza oso gertakari garrantzitsua izan zen. Gutenberg-ek deskubritu zuen 1445ean. Ordura arte, liburuak idatzi idazten ziren, baina jakintzak zabaltzeko modu bakarra lehenik liburu horiek eskuz kopiatzea eta gero zabaltzea zen. Gutenbergek, hasieran, orri batzuen kopiak baino ez zituen egin; gerora, liburuak fotokopiatzen ere hasiko zen. 


            Lehenengo liburuak XV. mendearen amaieran agertu ziren. Garai hartan, hizkuntza zientifiko bakarra latina zen eta, beraz, liburu guztiak latinez zeuden.

            Guzti hau aztertuta, Medikuntzaren Mundu modernoa 1500. urtean hasten dela esaten da. Denbora izanez gero, medikuntza modernoari buruzko azalpena mendeka antolatuta egingo dut, hain zuzen ere: XVI. Mendea (Errenazimendua), XVII. Mendea (Barrokoa), XVIII. Mendea (Ilustrazioa), XIX. Mendea, XX. Mendea eta, azkenik, gurea, XXI.a, alegia.


No hay comentarios:

Publicar un comentario