martes, 30 de noviembre de 2010

MEDIKUNTZA PRETEKNIKOAK


Gaurkoan, medikuntza preteknikoei buruzko azalpen txiki bat egingo dizuet, berotzen joateko. Hementxe doakizue!

Medikuntza Preteknikoak gaixotasunen aurka egiteko magia eta kontzeptu magikoak erabiltzen dituztenak dira. 

            Historian, kontzeptu dualistak garatu izan dira kultura guztietan eta mundu osoan zehar. Ikuspegi dualista horretan, bi zati bereizten dira, pertsona eratzen dutenak: zati materiala (gorputza) eta zati espirituala (materiatik kanpo dagoena). Beraz, Corpus + arima = pertsona.

            Era berean, naturan ere beste interpretazio bat egiten da. Naturan haitzuloak, hodeiak, ibaiak… daude, baina horiekin batera zerbait gehiago dago. Hau oso antzinako sineskeria zaharra da. Pertsonaia mitologikoak erabiltzen ziren gertaera eta fenomenoak azaltzeko. Horrela, azalpen mitologikoak agertu ziren.

            Ezaguna da herri bateko istorioa, Chaman batena. Chamana zen gizon hori hil zenean, lurperatu egin zuten. Lurrean zuloa egin zuten, gorpua bertan sartu eta, bere gainera lurra bota baino lehen, lorak bota zituzten. Horrela gorde zuten, berarekin harremanetan egon ahal izateko. Izan ere, Chaman-ek mundu ez materialera bidaiatzen dute.

            Freud XX. Mendeko oso psikiatra inportantea da eta honen eskutik datorkigu Psikoanalisia (Psikoanalisia eta psikiatria ez dira gauza bera, psikiatria patologiak aztertzen dituen espezialitate medikoa baita). Berak esandakoaren arabera, Magia gizakiaren era patolologiko edo pertsonaren heldu gabeko modua da eta primitiboetan, haurretan eta neurotikoetan ikusten da. Azter ditzagun:

  • Primitiboak. Kultura gabeko herriak: Amazonasen… oraindik bizirik dago ikusten ez diren gauza ez-materialei inportantzia ematea.
  • Haurrak. Haur batek imajinazioarekin mundu magiko bat sor dezake, zeinetan istorioak inbentatzen dituen, besteak beste.
  • Neurotikoak. Neurosia Freudek asko ikertu zuen patologia izan zen. Pertsona batzuk maniatikoak dira eta, kasu horietan, ez da patologien ondorioa izaten.


 Bestalde, magia eta erlijioa ez dira gauza bera. Magia beste munduarekin harremanak edukitzeko behe mailako modua da, hau da, maila sinpleena, arruntena. Erlijioa beste munduarekin edo mundu transzendetearekin kontaktuan jartzeko goi mailako modua da. Medikuntza preteknikoen gakoa magia izango da. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario