domingo, 16 de enero de 2011

INDIAKO MEDIKUNTZA ETA MEDIKUNTZA AMERINDIOAK

Orain, zerbait gehiago dakigu Mesopotamia, Israel eta Egiptoko medikuntzei buruz. Medikuntza arkaikoekin jarraituko dugu, baina oraingo honetan oraindirik ere bizirik dirautenak aztertuko ditugu. Horiek India, Txina eta medikuntza amerindioak dira. 

   
Indian, Kulturaren garapena berandu hasi zen. Lehenengo testuak Vedas delakoak dira: testu erlijioso eta magikoak dira, baina tratamendu mediku asko dituzte.

Medikuntzaren erreferentziei dagokienez, K.a. 1500. urtekoak diren bi testu garrantzitsu daude: Sushruta eta Caraka. Testu medikuak dirá eta horietan medikuntza enpirikoa agertzen da, beste perspektiba bat. Tamalez, anatomia eta fisiologian garapena txikia da.

Indian naturan oinarrizko elementu batzuk daudela proposatzen da: argia, haizea, ura, lurra eta sua dira. Horiek nahastu egiten dira euren artean eta, horrela, gorputzaren parte desberdinak sortzen dira. Nahastearekin osasuna sortzen da; nahaste horretan arazoren bat baldin badago, ordea, gaixotasunak. Ideia hauek Grezian jarraituko dute.

Indian milaka osabelar ezagutzen dira. Antzinako testu eta liburuetan osabelarrak  nola erabiltzen ziren jakiteko informazio asko dago, hots: hasieran saldu egiten ziren eta komertzioa sortu zen Egipto eta Mesopotamiarekin; berandurago, produktuetako batzuk Meditarraneoan komerzializatu egiten ziren Alejandriaren bidez.

Kultura indiarra Gandes ibaiaren inguruan garatzen da. Bakarrik osatzen dedikatzen diren pertsonak (medikuak) eta zirujauak agertu ziren. Zirujauak oso onak ziren: rinoplastiak (sudurraren ebakuntza txikiak), enbriotomiak (enbrioia emakumearen barrun hilez gero ateratzea)… Era berean, lehenengo teknikak hasi ziren garatzen zauri handiak sendatzeko. Horretarako inurriak erabiltzen zituzten, grapa antzeko metodoa lortuz: inurriak zauriaren muturrean jartzen ziren, horrela, hiltzerakoan, pintzak itxi eta, ondorioz, zauriak oso metodo eragingarri eta garbi baten bidez izten ziren.

Meditazioa leku sakratuetan egiten zuten pertsonaia asko ere bazeuden. Psikologia eta psikiatria aldetik oso garrantzitsuak diren teknikak egiten zituzten, adibidez: yoga. Gaur egun, horietako batzuk erabiltzen ditutgu, nahiz eta oinarri zientifiko askorik ez eduki. Horiek guztiak Ganges ibaiaren inguruan sortu dira.


Medikuntza amerindioak medikuntza Inka, Maya eta Azteka dira. Oso ondo ezagutzen ditugu, gehienetan espainiarrek deskribitu izan baitituzte. Testu batzuk oso positiboak dira, esaterako, XVI. Mendean Mexikora mediku gehiago ez bidaltzeko esaten duena, ez baita beharrezkoa: Los aztecas son diestros y eficientes, por lo que no es necesario que manden más médicos.  

Mota desberdinetako profesionalak bereizten dira eta hiru kulturetan daude zerrendak. Kasu gehienetan planteamendu teurgikoak egiten dira, baina arrazionalak ere badaude.

Farmakologia ere oso inportantea zen. Horietako produktu asko zabaldu egin ziren Europara. Medikuntzari dagokionez, lexikoa oso aberatsa da hiru hizkuntzetan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario