miércoles, 12 de enero de 2011

EGIPTOKO MEDIKUNTZA


Desagertutako medikuntza arkaikoen artean azkena Egipto dugu. Egiptoko medikuntza  bitxikeri askoren txokoa da eta niri bereziki gehien gustatzen zaidanetakoa, interesgarriena iruditzen zaidana behintzat. Espero dut zuek ere disfrutatzea honi buruz irakurtzen! 

Egipto basamortu baten erdian dago eta hortik ibai garrantzitsu bat pasatzen da, hots, Nilo ibaia. Egiptoko zibilizazioa Nilo ibaiaren inguruan garatu zen, alde bakoitzetik 4-5km-ra zabalduta. K.a. 4000. urtean garatutako zibilizazio hori oso berezia izan zen.

Dinastia batzuk sortzen hasi ziren, guztira 24 izatera iritsiz. Zibilizazioak mentalitate teurgikoa dauka, baina denborarekin elementu arrazionalak agertuko dira. Mentalitate teurgikoaren eta arrazionalaren artean kultura medikoa sortuko da, medikuntza arkaikoaren eta medikuntza arrazionalaren arteko zubia izango delarik. 

Egiptoko kulturan hondakin arkeologiko eta arkitektonikoak aurkitu izan dira: mota guztietako tenpluak; tenpluen barruan baxuerliebe asko, informazio asko duten geroglifikoekin; pertsonen eta jainkoen errepresentazioak irudien bitartez; material kirurgiko ugari; tunbak…. Gaur egun geroglifikoak ikertuak dira eta informazio asko emateko balio dute, izan ere, pertsona hori nor zen (izena, kargua, garaia…) ondo adierazita dago. Horrez gain, errepresentazio horiek ikusita posible da diagnostikoak egitea (atrofiak –poliomelitis-, aszitis –ematen du gizona haurdun dagoela, seguruenik gibeleko zirrosi baten ondorioz, aurpegiaren  itxura berezia-…).


Testu idatziak ere badaude, baina hauek ez daude hormetan idatzita. Testu horiek PAPIROAK dira, Egipton dagoen landare batekin egindakoak, oso luzeak. 100 papiro mediku inguruan daude, eta garrantzitsuenak hiru dira:

·        EBERS PAPIROA. Zaharrenetarikoa da. Agertzen diren tratamenduak eta kontzeptuak magikoak eta erlijiosoak dira oraindik. 

·        EDWIN SMITHEN PAPIROA. Seguruenik K.a. 2400-2600an idatzi zen. Lehenengo testu zientifikoa da: kirurgiaren tratatu bat da. Planteamendu magiko eta erlijiosoak baztertzen ditu eta, horien ordez, planteamentu klinikoetan oinarritzen da. 48 klasu kliniko deskribatzen dira eta horietako bakoitzean norma bat jarraitzen da.
1.      Sintomak. “Sintoma hauek somatzen badituzu…”
2.      Diagnostikoa. “… gaixotasun hau duzu”. Izena jartzea, azken finean.
3.      Tratamendua. Tratamenduaren azalpena edo deskribapena. “kasu honetan, tratamendua hau litzateke…”
Batzuetan, sintomaren deskribapena eta diagnostikoa egin ostean, “kasu honetan ezin da ezer egin…” eta hor amaitzen zen.

·        KAHOUN PAPIROA. Ez da hain zaharra. Garai horretan, hain zuzen ere, lehenengo milenioaren inguruan, papiroak espezializatuak zeuden. Horrela, papiro hau Ginekologiako papiro bat da: azaltzen diren kasuak Ginekologia espezializaziokoak dira.

Egipton heriotza obsesioa izan zen, bai faraoiei dagokienez, bai herritarrei dagokienez ere. Lurperatze zaharrenetan gorpua desertuan lurperatzen zen: desertura joan, zuloa egin eta gorpua hor sartzen zen, gero arez estalita utziz. Desertuan, gorpuak sikatu egiten dira eta, horrela, oso ondo kontserbatzen dira. Kasu batzuetan, gorpuak momifikatu egin dira naturalki (inolako teknikarik erabili gabe) eta gaur egun arte ia osorik mantendu dira.

Garai horretatik aurrera, faraoien inguruko teoria guztiak sortu ziren: Faraoia hil eta gero Jainkoa bihurtzen zen. Hori zela eta, bai haren gorpua bai lurperatzea oso garrantzitsuak izaten ziren, faraoiak beste mundutik lagunduko ziela sinesten baitzen.

Lurperatutako faraoi batzuk mastabatan kontserbatu izan dira: horma txiki bat eta pasabide bat, zeinaren bidez azpiko kamaretara heltzen zen, non enterratuak izaten baitziren.  Lehenengo faraoiak euren gorteetako batzuekin enterratzen hasi ziren, beste mundura egin beharreko bidaian bakarrik ez egoteko. Era berean, gorpua mantentzeko lehenengo tratamenduak ere egiten hasiten ziren. Beraz, oraindik bizirik zeuden beste pertsona batzuk ere (soldaduak, zerbitzariak…) bidaltzen ziren pasabidetik behera hildako faraoiekin batera: pasabidetik sartu eta gero, pasabidea moztu egiten zen eta han geratzen ziren, harrapatuta. Kasu batean, 350 pertsona sartu ziren faraoiarekin batera, bai emakumeak bai gizonak.



Denborarekin krudalitateaz ohartu eta zerbitzariak erreprezentazioak, figurak… egiten hasi ziren, faraoiak horiekin enterratzeko. Prozesua oso luzea izaten zen.

Mastaba horiek gero piramide bihurtu ziren, baina piramideak desagertu eta kobazulo bihurtu ziren. Aipatzekoa da Sakarako piramidea.

Gorpuak mantentzeko prozesua edo tratamendua MOMIFIKAZIOA zen. Momifikazioak oso garrantzitsuak dira, mundu osoan zehar egin izan baitira. Egiptoren kasuan, Hedodoto historialari greziarrak egindako deskribapena oso interesgarria da, Izan ere, prozesua sekretua zen eta, beraz, hori da daukagun informazio bakarra. Egiptokoek ziotenaren arabera, “burmuina sudurretik atera eta organoak ateratzen ziren”, baina prozesua sekretua zen. Hedodoto Egiptora joan zen, momifikazio prozesua ezagut eta deskribatu egin zuen. Hildakoei tripak eta burmuina (esnegaina balitz bezala eragin eta likido gisa sudurretik atera) ateratzen zitzaizkien, gero kanelaz eta bestelakoez betetzeko; Natronen sartu (gatz lodia)  eta sikatu egiten ziren; jarraian, olio mota batzuk ematen zitzaizkien; gorpua josi egiten zioten bendajeak erabilita… Oso adierazgarria zen bihotzaren parean jartzen zen kakalardo berdea. Momien ikerketak informazio asko eman izan du.


Egipton ere egiten zen gaixotasunen interpretazioa. Hasieran, interpretazioak teurgikoak ziren: ezpurutasun edo pekatu bategatik agertzen da gaixotasuna, gizor gisa. Hala ere, interpretazio logikoak edo arrazionalak agertzen hasi ziren. Edwinen papiroan, adibidez, interpretazio kirurgikoak egiten dira, eta ez teurgiko edota erlijiosoak. Hau da, medikuntzan aurrerapen handi bat eman zen.

Hala ere, mediku jainkoak ere bazeudela ezagutzen da, esate baterako, Imhopet. IMHOTEP benetako pertsonaia izan zen, erregearen arkitektua eta medikua. Aritektu moduan, Sakarako piramidea egin zuen (honen azpian galeriak daude, batzuk 40-50 metrotako sakonerakoak) eta hor lurperatu zuen bere erregea. Bere hilobia ere eraiki zuen eta, gaur egun, hura aurkitzea erreto handia da (Sakararen inguru osoan indusketa asko daude hura topatzeko), izan ere, mediku hau oso pertsonaia inportantea izan zen eta haren hilobia aurkitzeak informazio asko suposatuko zuen. Hiltzean, Imhotep Jainkoa bihurtu zen eta tenplu mediku asko daude Egipto osotik bere omenez. Halaber, bera izan zen piramideak egiten hasi zen lehena, nahiz eta piramideak 100 urte ingurura desagertu. Oso pertsonaia inportantea izan zen.


Medikuen artean maila desberdinak zeuden eta, beraz, lana egituratuta zegoen: sozialki, batzuk goi-mailakoak ziren eta, besteak, erdi-mailakoak. Desberdintasun hori oso argi ikus daiteke eskulturetan, adibidez. Jerarkiak oso garrantzitsuak izan ziren.
Espezializazioak ere agertu ziren, besteak beste: odontologoak, zirujauak…

Medikuez gain, osatu eta tratamenduak egiten zituzten pertsonaiak ere bazeuden,  batez ere, apaizak. Hauek jainko mediku bati lotuta egoten ziren. Jainkosa bat aipagarria, izan ere, antzinako garaietan ez zen oso ohikoa izaten emakumezkoek garrantzia izatea. Jainkosa hori Sekhet dugu eta honen apaizek ere tratamendu medikuak egiten zituzten. Osatzaileen artean beste kategori bat magoena zen.

Jakintza medikuek garapen handia izan zuten:. odontologia, oftalmologia (20 gaixotasun desberdin deskribatu ziren, izen eta sintomekin), kirurgia (hezur hausturak oso ondo tratatzen ziren; zirkuzisioak, kastazioak, trepanazioak, enputazioak… egiten ziren…). Hala ere, salbuespen batzuk ere izan ziren: anatomia eta fisiologia ez ziren ondo garatu, besteak beste. Bestalde, osabelarrak ere erabiltzen ziren produktu desberdin asko ekoizteko. Pozoinak garapen handia izan zuela ere aipagarria da.




2 comentarios:

  1. zure blogean engantxatu naiz jaja
    orain Egipton duten anabasarekin, medikuntzen laguntza beharko dute noski!

    ResponderEliminar
  2. Oso ona janire! =)
    Benetan badaude kultura asko aipamen berezia behar dutenak eta epiptokoa horietako bat da!

    ResponderEliminar