jueves, 27 de enero de 2011

ISLAMEKO MEDIKUNTZA

          Aurrekoan esan nizuen bezala, Islameko medikuntzari buruz ere badaukagu zer ezagutu! Beraz, badakizue zeri buruz hitz egingo dizuedan gaurkoan. 3, 2, 1... hementxe doa!

            Arabian botere berri bat sortzen da: ISLAM-a. Horretan, herri eta etnia guztiak batzen dira: basamortuan hainbat herri zeuden eta, kontzeptu erlijioso horren menpean, elkartu egin ziren.Mundu helenistikoa hartu zuten eta, Erromako inperioaren suntsipenaz baliatuz, inperio handia sortu zuten. Inperio horrek bi hiriburu izango zituen: Cordoba eta Bagdad. 

            Bitxikeri bezala, Fatimaren eskuari buruz hitz egingo dizuet.  Fatimaren eskua mundu musulmanean asko erabiltzen da eta kultura honen erakusgarrietako bat da.  Oso sinbolikoa da mundu osoan zehar ere:  zortea ekartzeko, begizkorik ez izateko… Islamaren 5 oinarrien sinboloa ere bada: musulman ona naiz eta Mahomaren 5 aginduak betetzen ditut. 

    
       Teologiaren aldetik, kristautasuna eta teologismoa oso konplexuak dira. Mahomak, 570.urtean jaio, eta 632.ean hildakoak, erlijio berri bat sortu zuen, oso elementala zen erlijioa, alegia.: konplikazio teologiak alde batera utzi zituen.

       Musulmana izateko 5 printzipio egongo dira eta, horiek betez gero, hor integratzea lortzen da. Gaur egun garrantzia handia hartuz doa eta, ziurrenik, laster musulmanak lehen erlijioa izango dira.: oso ideología extremista eta erradíkala  bada ere, gorantza doa.

       Islamak, erlijioa den aldetik, 5 oinarri ditu. Honako hauek dira: 
1.- Shahaka. Jainko bat bakarrik dagoela sinesten dute. “Jainko bakarra dago eta Mahoma da bere profeta” esaldia otoitz guztietan errepikatzen da. Islamaren 1. oinarri hau printzipio nagusia izango da.
2.- Salat. Otoitza. Musulmanek egunero errezatu behar dute, 5 aldiz egunean.
3.- Zakat. Limosna emateko beharra, dirua daukatenek.
4.- Sawn. Baraua. Urtean hile bat dago, zeinetan egun osoan jan ezin duten eta eguzkia sartzean jaten duten El ramadán, alegia.
5.- Hajj. Euren bizitzan, baten gutxienez, Mekara joan behar dira: peregrinazio hori egin behar dute. 


           Oinarri hauek betez gero, musulmana zara eta mundu horretan integratzen zara.  Ziurrenik, horren sinplea izatea da lehen aipatu dugun inbasio horren rrazoia. Oso ideologia eta erlijio expansiboa da. 

            Oso aro goiztiar batetik hasi ziren musulmanak konkistatzen. VII. Mendean, Mahoma hil ostean, Egipto (Alejandría), Afrikako iparralde osoa (Marruekosera heldu ziren), Gibraltar pasatu eta Espainia konkistatu zuten, Indiara ere heldu ziren... Azkenik, Bizanzio konkistatu eta Vienara heldu ziren (Balkanak ere konkistatu zituzten).
           
            Medikuntzari dagokienez, arabiarrak (konkistatzen hasi ziren lehenak) oso inkultoak ziren, baina errespetatu egiten zituzten besteen kulturak: herri asko konkistatu zituzten, baina bertako hizkuntza, erlijio eta kulturak errespetatu zituzten. Horrela, VII-VIII-IX. Mendeetan, arabiarrak, euren hizkuntzarekin, kontaktuan jarri ziren mundu bizantinoarekin (mundu grekoa). Hori Islamaren lehen aroa izango da.   
 
            Bizanzio eta beste herri batzuk ezagutzean, beste herriek zuten kultura zientifikoaz ohartu ziren. Horrela, zentro kultural batzuetan gertatuko da da kultura arabiar eta grekoaren kontaktua: Edesa, Gandischapur…  Herri horietan, gune kulturalak sortu ziren eta mota guztietako hizkuntza, erlijio eta kulturako intelektualak egon ziren: mediku grekoak, juduak, pertziarrak… 

            Itzultzaile eskolak sortu ziren Bagdaden:, filosofia testuak eta grekoz idatzitako medikuntza testuak arrabiarrerra itzuli zirelarik. Gero, idatzi horiek leku askotatik zabaldu ziren euren arabiarren mundu horretan zehar: Indiara... heldu ziren.Horrela, arabiarrek kultura medikua zabaldu zuten Europan. 

            Garai honetan, bi mediku aipagarri ditugu: Mesué (Bagdad eskolako itzultzailea) eta Hunayn Ben Ishaq. Azken hau ez zen izan itzultzailea, baina bere obra propioa idazten duen lehenengo medikua izango da eta obra inportanteak izango ditu, besteak beste: Itsagoge. 

Islamaren 2. aroa izango den horretan, Cordoba eta Bagdad ditugu. Aro hau X-XI. mendean ematen da gutxi gora behera. Cordobak  1.000.000 biztanle zituen eta medikuntza eta zientzia guztiak asko garatzen dira garai honetan. Horrela, mediku inportanteak egongo dira, besteak beste, Rhazes eta Avicena. 

Erlijioz musulmana bazen ere, Rhazes (865-923) pertsiarra zen. Musikoa izan zen eta gaztetan kimikoa ere. Medkuntza ikasten hasi zen Bagdaden, hain zuzen ere, medikuntza grekoa eta Indiako medikuntza, oso konbinazio positiboa izan zena. Horrela, gai desberdinei buruzko 200 liburu idatzi zituen. Hona hemen horietako batzuk:
1) Kitab al-mansuri. Hau inportanteenetarikoa da, zeinetan anatomia, fisiologia,  patología eta toxikologia jorratzen dituen. Halaber, asistentzia psikologikoari garrantzia ematen dio.
2) Continens. Gaixotasun guztien deskripzioak egiten dira, patologia orokorren tratatua izango delarik. A capite ad calcem eran emango ditu azalpenak: sintoma guztiak goitik behera deskribatzen dira, de la cabeza a los pies, alegia.
3) Monografía asko daude, garrantzitsuena De valiolis et morbilis izanik (Sobre la viruela y el sarampión)

 
AVICENA Pertsian jaio zen 980. urtean eta 1037an hil zen.  Askok un niño prodigio bezala deskribatzen dute. Izan ere, txikitatik oso inteligentea izan zen (10 urterekin korana errezitatu zuen), oso ikasle ona izan zelarik. Era berean, pertsonaia polifazetikoa izan zen: astronomoa, filosofoa, teologoa, politikoa, eta medikua izan zen eta asko idatzi zuen gai horiei buruz (200 liburu inguru ditu, asko medikuntzari dedikatutakoak). 

  Avicenaren obra medikuen artean,  bat oso inportantea da: Kitab al-Quanun, arabiarrez idatzitakoa. Canon Medicinae ere, latinez idatzitakoa eta Toledon itzulitakoa, aipagarria da. Horietan,  argi eta garbi azaltzen dira medikuntzako konzeptu guztiak. Oso obra zabala da eta 5 zatitanbanatuta dago: 

·        Anatomia eta fisiologia.
·        Medikamentuen teoria.
·        Gaixotasunen deskribapena.
·        Sukarra.
·        Tratamenduak.

Testu honetan, deskribapenak burutik hanketara egiten dira eta Hipócrates eta Galenoren teoriak anartzen ditu. Farmakologian Dioscorides-i jarraitzen dio, baina aportazio berri asko agertzen dira.

XII eta XIII. mendeetan, Bagdadek garrantzia galtzean, Islamaren hiriburua Cordoba izango zen. Aro horri Al-Andalus deritzo eta garai hartako mediku garrantzitsuak 4 dira: Abulcaasis, Averroes, Maimonides eta Ibn-Al-Baitar. Horiei buruz ere, badaukagu zer kontatu! 

ABULCASIS Cordoban jaio zen (X.mendea). Entziklopedia mediku bat idatzi zuen, oso luzea eta inportantea: Al Tasrif. Honek 30 liburu dauzka eta garrantzitsuena azkena da, kirurgiari dedikatutakoa.
AVERROES Cordoban jaio zen. (XII. mendea) eta medikua eta filosofoa izan zen. Bere ideia Avicenoren antzeko beste Canon bat egitea izan zen: Colliget.
 
MAIMÓNIDES Cordobako intelektualen artean garrantzitsuena da. XII.mendean jaio zen, eta judutarra izan zen. Pertsonaia polifazetikoa dugu eta teologo muduan oso inportantea judaismoan. Obra filosofiko garrantzitsua dauka eta medikuntzari eta beste hainbet zientziei buruz ere idatzi zuen. Medikuntzan monografiak. Interesanteenak: Ditetika, Higienea eta Aforismos dira.

IBN-AL-BAITAR Malagan jaio zen (XIII) eta Dioscoridesen obra farmakologikoa gaurkotu zuen bere momentuan.

Gai honi bukaera emateko, Islamaren medikuntzaren aportazioei buruz hitz egingo dizuet.
-  Batetik, jakintza mediku grekoa errekuperatu eta transmititzen du arabiarrez idatzita.
- Aportazio berriak egiten ditu, batzuetan oso originalak. Anatomia eta fisiologian buruz aportazio gutxi egiten dira: grekoen testuak onartzen dira. Galenoren obrako errakuntzak errepikatu egiten dira , baita  mantendu ere,  ikerketarik ez dagoelako (ez dute disekziorik egiten, beraientzat gorputza sakratua da).
- Klinikoki aportazioak egiten dira: Viruela bezalako gaixotasunak, adibidez.
- Deskribapen berriak egiten dira askatasun osoz. 
- Kirurgian asko aurreratzen da: aportazio berriak eta inportanteak egiten dira.
- Terapeutikan Dioscondes-en tratamendua jarraitzen dute, baina tratamendu berriak ere onartzen dituzte: Indiako osabelarrak, ur termalak, sangria egin, kauterizazioa erabili…

Azken finean, medikuntza eta Kirurgia asko aurreratzen dira. Mundu musulmanean, medikuntza madrasetan ikasten zen, eskola espezializatuetan, alegia. Lehenengo medikuak kanpokoak izan ziren: pertsiarrak, grekoak… Azkenean, ordea, mediku musulmanak ere agertu ziren. Mundu musulmanean ere ospitalak agertzen dira: Damasko, Bagdad eta Cairon sortezn dira lehenengoak (XIII-IX).

Mundu musulmanean herritar medikuntza oso aberatsa eta inportantea izan zen eta mantendu egin zen.  

4 comentarios:

  1. Oso interesantia! =)
    Hasieran ekarpen handirik ez zituzten ein baiña besteena errespetatuz euren medikuntza garatu zuten eta hori goraipatzekoa da!

    ResponderEliminar
  2. Oso interesgarria iruditu zait Janire.

    Gainera aipatzekoa da ere gure zenbakiak arabiarrengandik hartzeaz gain, haiei esker Europa Kristaua eta itxia zen horretan medikuntzari buruzko ezagumenduak asko zabaldu zirela, hemen erlijioak gorpuak aztertzea eta operazioak eta halakoak egitea debekatzen baitzuen.

    ResponderEliminar
  3. Hori da Beñat! Ibn-Al-Baitar, albaitariaren semea, alegia!
    Eskerrik asko neskak!

    ResponderEliminar